2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ULTZAMA ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko lan-araubide finkoan. Izendapena
2026ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 26an, deialdi bat argitaratu zen, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko, C milakoa eta lan-kontratudun finkoen araubidekoa, Ultzama aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aritzeko, lanaldi osoan. Mankomunitateko buruak, urriaren 13an emandako 15/2026 Ebazpenaren bidez, eta deialdiaren oinarriei jarraikiz, erabaki zuen Ane Arraras Arangoa izendatzea eta kontratatzea lanposturako, zehazki, honetarako: administrari-ofizialaren lanpostua –plantilla organikoan 6BIS zenbakia duena–, lan-kontratudun finkoen araubide juridikokoa, C mailakoa, lanaldi osokoa eta euskarako C1 mailako eskakizuna edo horren baliokidea duena.
Izangaia plazaz jabetuko da iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, eta, betiere, horretarako azken eguna izanen da 2026ko azaroaren 16a.
Aplikatzekoa den araudia: ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta, halaber, ohartarazten da izendapen/kontratazio ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Larraintzarren (Ultzama), 2026ko urriaren 13an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.
Iragarkiaren kodea: L2613267