224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

26-01568 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena udaltzain-agenteen 5 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren onespena

Gora jotzeko errekurtsoa: dei egiten zaie interesdunei Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, Fermín González Gonzálezek jarritako 26-01568 gora jotzeko errekurtsoa dela eta. Errekurtso hori jarri du Tuterako Udaleko alkatearen 2026ko uztailaren 1eko ebazpen baten aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen 2026ko maiatzaren 12ko eta 15eko bi ebazpenen kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Ebazpen horien bidez onetsi zen udaltzain-agenteen 5 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere jarraikiz maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuari.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Giza Baliabideen Departamentuan (Tuterako udaletxeko beheko solairuan).

Tuteran, 2026ko urriaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2613843