2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Lekualdatze-lehiaketa, komunitate-teknikarien 3 plaza betetzeko. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdia bete gabe deklaratzea
Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi zuen 2026ko urriaren 19an:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko komunitate-teknikarien 3 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak 2026ko apirilaren 30ean onetsitako ebazpenaren bidez onetsi eta 2026ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 21ekoan, argitaratu baitzen,
EBATZI DUT:
1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea eta deialdia bete gabe deklaratzea:
A) Onartutako izangaiak: bat bera ere ez.
B) Baztertutako izangaiak:
Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.a eta 2.1.b apartatuak.
DNI | ABIZENAK ETA IZENA | OHARRAK |
**6863*** | BELZUNEGUI NAVARRO, SONIA | E: Eskatutako euskara maila du |
**3499*** | DUCE DÍAZ, CARMEN | |
Legenda:
2.1.a) Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea.
2.1.b) Komunitate-teknikariaren lanpostuan sailkatua egotea.
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko urriaren 19an.–Giza Baliabideetako Alorreko Zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2613887