1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
5844E/2026 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 7an emandako 5532E/2026 Ebazpena, prestakuntza eta enplegu tailerrak egiteko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena.
Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuak proposatu du aldatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 7ko 5532E/2026 Ebazpenaren 4.2, 4.3.2.a), 5.5.2, 6.2.1 eta 15.1 oinarriak (ebazpen horren bidez Nafarroako prestakuntza eta enplegu tailerrak egiteko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren).
4.2, 4.3.2.a) eta 5.5.2 oinarriak aldatzeko arrazoia da ikusi dela zehaztasun falta dagoela belaunaldi-erreleboa sustatzeko langile autonomoei zuzendutako prestakuntza eta enplegu tailerretan. Aldaketa hauen bidez, programa horien alderdi batzuk zehaztu nahi dira, bai eta gainerako programekiko aldeak ere.
6.2.1 eta 15.1 oinarriak aldatzeko arrazoia da ikusi dela akats bat egin dela lankidetza-hitzarmenak bidali behar dituzten entitateak eta bidalketa hori egiteko unea zehaztean.
4.2 oinarrian b) atala aldatzen da: "b) Belaunaldi-erreleboa sustatzeko langile autonomoei zuzenduta, toki entitateek egiten dituzten prestakuntza eta enplegu tailerrak. Proiektu horiek langabeei zuzenduko zaizkie lehentasunez, 5.1 oinarrian jasotako baldintzetan".
4.3.2.a) oinarrian, haren bukaeran, honako hau gehitzen da: "Belaunaldi-erreleboa sustatzeko langile autonomoei zuzendutako prestakuntza eta enplegu tailerrek lan autonomoarekin edo belaunaldi-erreleboarekin lotutako prestakuntza teknikoko 100 ordu izan beharko dituzte gutxienez".
5.5.2 oinarrian, haren bukaeran, honako hau gehitzen da: "Belaunaldi-erreleboa sustatzeko langile autonomoei zuzendutako prestakuntza eta enplegu tailerretan, laneratzetzat hartuko dira, bakarrik, honako egoera hauek: langile autonomoen araubide berezian alta ematea eta kuotak ordaintzea gutxienez 3 hilabetez; eta gutxienez 3 hilabetez sartzea bazkide langile gisa gizarte ekonomiaren sektoreko kooperatiba batean, lan sozietate batean edo beste edozein forma juridikotan. Egoera horiek proiektua indarrean dagoen bitartean eta hura bukatu ondorengo 9 hilabeteetan gertatu beharko dira".
6.2.1 oinarrian, f) atala ezabatu da: "f) Gizarte-ekintza zer entitatetan eginen den, haiekiko lankidetza-hitzarmenak, hartu beharreko pertsonen kopurua zehazten dutenak".
15.1 atalean, haren bukaeran, honako atal hau gehitzen da: "ñ) Dirulaguntzaren onuradun izanez gero, proiektua hasi baino lehen, gizarte-ekintza aurrera eraman behar duten entitateekin egindako lankidetza-hitzarmenak bidali beharko dira, hartuko diren pertsonen kopurua zehaztuta".
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 7ko 5532E/2026 Ebazpena aldatzea azalpen zatian adierazitako moduan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko urriaren 21ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Esther Fernández Razquin.
F2613814
Iragarkiaren kodea: