1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
5821E/2026 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita gastua handitzeko deialdi honetan: "Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak, langabeak kontratatzeagatik, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko".
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 4ko 70E/2026 Ebazpenaren bidez, 3.000.000 euroko gastua baimendu zen Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko, interes orokorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik, Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako gastuen aurrekontuko "Konferentzia sektoriala. Toki entitateek kontratazioak egiteko laguntzak" izeneko 9950001 96100 4609 241100 [PEP: E-24/000737-01] partidaren kargura.
Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 70E/2026 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 356.359 euro gehitzea deialdi honi: "Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak, langabeak kontratatzeagatik, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko".
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 356.359 euro baimentzea Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako gastuen aurrekontuko "Konferentzia sektoriala. Toki entitateek kontratazioak egiteko laguntzak" izeneko 950001 96100 4609 241100 [PEP: E-24/000737-01] partidaren kargura.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko urriaren 21ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Esther Fernández Razquin.
Iragarkiaren kodea: F2613768