223. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 9a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

TUTERAKO HUERTAS MAYORES Y CAMPOS UNIDOS UREZTATZAILEEN ELKARTEA

Batzar nagusi arrunta

Eguna: 2026ko azaroaren 24a.

Tokia: Ureztatzaileen elkarteko batzar aretoa. Kaputxinoen kalea 9. A solairuartea. Tutera.

Ordua: Lehenengo deialdia 19:00etan eta bigarren deialdia 19:30ean.

Gai-zerrenda:

1. Aurreko batzar nagusi arruntaren akta irakurri eta, egoki bada, onestea.

2. Aurreko ekitaldi ekonomikoko auditoretzaren irizpena, 24-10-01etik 25-09-30era.

3. Kontu-azterlarien txostena, 25-10-1etik 26-09-30era.

4. 25-10-01etik 26-09-30era bitarteko ekitaldi ekonomikoa onestea, egoki bada.

5. 2026-10-01etik 2027-09-30era bitarteko ekitaldiko aurrekontu ekonomikoa onestea, egoki bada.

6. Burutzaren txostenak.

7. Kontu-azterlariak izendatzea 2026-10-01etik 2027-09-30era bitarteko ekitaldirako.

8. Gobernu Batzordeko lau kide hautatzea.

9. Galde-eskeak.

Tuteran, 2026ko azaroaren 3an.–Idazkaria, César Guillermo Lización Ansó.

Oharra: Gobernu Batzordeak ordezkaritza-eredu bat onetsi du, gardentasuna eta eraginkortasuna handiagoak izan daitezen. Eredu horrekin batera, botoa eskuordetzen duen pertsona fisiko jabearen NANaren fotokopia aurkeztu beharko da. Botoa eskuordetzen duen jabea merkataritza-erakunde bat bada, batzarra egin den egunean legezko ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, bai eta haren NANa ere.

Ordezkari horrek beste jabe baten esku uzten badu batzarrera joatea, aurreko paragrafoan eskuordetza egiaztatzeko azaldutako baldintza berberak aplikatuko dira.

Eredu hori elkartearen egoitzan dago jabeen eskura, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Batzarrera joatea eta botoa beste baten esku uzteko agiriak eta Gobernu Batzordeko kide izateko hautagaitzak, baliozkotuak izateko, elkarteko idazkaritzan aurkeztu beharko dira azaroaren 20ko 14:00ak baino lehen.

Batzarrera joaten den orok NANa erakutsi beharko du batzarra egiten den lekuan sartzerakoan, eta, pertsona juridikoa bada, legezko ordezkaria dela adierazten duen dokumentuaren kopia ere aurkeztu beharko du.

Iragarkiaren kodea: P2614226