6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
ERRIOXA JATORRI-DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA
9/2026 ofizio zirkularra: Elaborazioari buruzko zinpeko adierazpena. Muztioen salerosketa egiten duten titularrak
2026ko urtaldiko elaborazioari buruzko zinpeko adierazpena (muztioen salerosketa egiten duten titularrekin) betetzeko jarraibideak.
Elaborazioari buruzko zinpeko adierazpena Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren kontseilu arauemaileari aurkeztu beharko zaio 2026ko azaroaren 30ean beranduenez, PG-10 ziurtapen-prozedura orokorrean ezarritakoari jarraikiz. Adierazpen eredu honek eragiten die upategiko titularrei, bakar-bakarrik baldin eta muztioak saldu badituzte eta/edo erositako muztioetatik datorren ardoa elaboratu badute [DI 0703-0 agiria, Ardoen elaborazioari buruzko zinpeko adierazpena. Muztioen salerosketa].
Adierazpena modu automatikoan sortuko du Nimbusek, DI 0702-1 agiria (Elaborazioari buruzko zinpeko adierazpena) ateratzen den unean; beraz, bi agiriak ikusgai daude aldi berean.
Nimbus bidez eginen den Elaborazioari buruzko adierazpena bete ondoren, paperean entregatu beharko da, behar bezala sinatuta, kontseilu arauemailearen erregistroan. Muztioen lekualdaketen garraioan laguntzeko dokumentuen kopia erantsi beharko zaio.
Informazio gisa, eta datuak errazago egiaztatzeko, jarraian azaltzen da zer informaziorekin betetzen diren DI 0703-1 agiriaren atalak (Elaborazioari buruzko zinpeko adierazpena. Muztioen salerosketa).
–Saldutako muztioen atala: atal honetan honako hauek zerrendatzen dira: destinoko upategiak, ateratzen diren muztio zurien eta/edo gorrien litroak eta lohia kendu zaien ala ez.
Erregistro-zenbakia: upategi bakoitzari esleitutako kodeari dagokio. Kode hori desberdina da ekoizpenaren destinoaren arabera, hau da, Errioxako ardoa, eremuko ardoa edo udalerriko ardoa egiteko den. Kasu honetan, erregistro-zenbakia destinoko upategiaren kodea da.
–Erositako muztioen elaborazioaren atala.
Atal honetan, erositako muztioekin egindako ardoa jasotzen da, eta erosketari buruzko datuak ere jasotzen dira: jatorriko upategia, muztio zuri eta/edo gorrien litro kopurua, lohia kenduta nahiz kendu gabe.
Erregistro-zenbakia: upategi bakoitzari esleitutako kodeari dagokio. Kode hori desberdina da ekoizpenaren destinoaren arabera, hau da, Errioxako ardoa, eremuko ardoa edo udalerriko ardoa egiteko den. Kasu honetan, erregistro-zenbakia jatorriko upategiaren kodea da.
–Lortutako produktuen (litroak) atala: erositako muztioen elaboraziotik lortutako ardoak zehazten dira atal honetan, ardo moten arabera, lermak eta ligak kenduta. Liga eta lerma horiek ezin izanen dira %1 edo %4 baino txikiagoak izan, lohia kendutako muztioetatik edo kendu gabekoetatik datozen kontuan hartuta, eta ligen eta lermen laukian adieraziko dira.
Erregistro-zenbakia: upategi bakoitzari esleitutako kodeari dagokio. Kode hori desberdina da ekoizpenaren destinoaren arabera, hau da, Errioxako ardoa, eremuko ardoa edo udalerriko ardoa egiteko den. Kasu honetan, erregistro-zenbakia destinoko upategiaren kodea da.
Lohia kendutako edo kendu gabeko muztioak lekualdatuz gero, bai upategi saltzaileak bai erosleak Nimbusen erregistratu beharko dute salmenta- eta erosketa-eragiketa.
Upategi saltzaileak edukiontzien interfazetik emanen die sarrera Nimbusen. Edukiontzia ireki eta edukiontziaren gainean eskuineko botoiarekin klik egin ondoren, "Venta" aukera hautatuko da, eta leiho bat irekiko da eragiketaren datuak betetzeko (saltzen den muztio-bolumena, lohia kenduta edo kendu gabe, destinoko upategia...).
Upategi erosleak Nimbusen jasoko du erosketari buruzko oharra, bidalketa egin duen upategiak betetakoa. Behin erosketan sartuta, gordailuaren eta baimen-zenbakiaren berri eman beharko da.
Erositako muztioen eraldaketako gutxieneko lermei dagokienez, kontseilu arauemaileak 10/2009 ofizio-zirkularrean ezarritakoa aplikatu behar da. Honako hau dio:
Erositako muztioetatik datozen ardoei gutxieneko lerma batzuk kenduko zaizkie (erosleak jasanen ditu); honako hauek:
- Ehuneko 1eko lermak, lohia kendutako muztioetan.
- Ehuneko 4ko lermak, lohia kendu gabeko muztioetan.
Bidalketa egin duen upategiari, salmenta Nimbusen erregistratzen duenean, kenduko zaio, elaboratutako mahatsaren arabera dagokion ardo babestutik, saldutako muztioari dagokion kopurua, hots, kendutako zenbatekoa ken %1 edo %4 (muztioa nola dagoen, lohia kenduta edo kendu gabe).
Erosketa Nimbusen erregistratu ondoren, erositako muztioen sarrera emanen zaio upategi erosleari, elaborazioaren ehuneko 1eko edo ehuneko 4ko lermak kenduta, dagokionaren arabera, edo aldeek adostutakoak, hala badagokio; lerma horiek lerma edo liga gisa zenbatzen ahalko dira, baina liga horiek ez dira elaborazioaren ondoriozkotzat hartuko.
Alde biek –saltzaileak eta erosleak– lerma handiagoak adosten badituzte eroslearentzat, horren berri eman beharko diote kontseilu arauemaileari, lekualdatzeko eskabidea igortzearekin batera. Kontseilu arauemaileak adostutako portzentaje horiek aplikatu ditu.
Kontseilu arauemaileko ikuskatzaileen zerbitzu gaitua prest daukazue beharrezkotzat jotzen dituzuen azalpenak emateko. 941 500400 telefonora deitu daiteke edo kontseilu arauemailearen bulegoetara joan.
Aditzera ematen dugu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Logroñon, 2026ko urriaren 26an.–Kontrol Organoaren zuzendaria, Alejandra Rubio Gil.
LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA
Nimbus bidez kudeatu eta aurkezteko; paperean ere erregistratu behar da kontseilu arauemailean.
DI 0703 Elaborazioari buruzko zinpeko adierazpena. Muztioen salerosketa.
Iragarkiaren kodea: P2614156