2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
3/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateak, 2026ko urriaren 21ean egin premiazko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarraren 3/2026 aurrekontu-aldaketaren espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Epe hori iragaten bada alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da 3/2026 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Azkoienen, 2026ko urriaren 22an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.
Iragarkiaren kodea: L2613832