2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Karga-tasak, tasak, prezio publikoak, kanonak eta udal zergak 2027rako. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak, 2026ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal zergen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak 2027ko ekitaldirako; orobat, onetsi zuen behar diren udal ordenantzen aldaketa, alegia, 2027ko ekitaldian Udalaren instalazioak erabiltzeko eta udal zerbitzuak emateko tasak, prezio publikoak eta kanonak arautzen dituzten ordenantzena.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten espedienteari buruzko alegaziorik, behin betiko onetsirik geldituko da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean orain onetsiriko tarifen eranskinen testu osoa.
Larraintzarren (Ultzama), 2026ko urriaren 15ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2613634