2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Borondatezko birpartzelazio proiektua S-18.1 azpisektorean. Behin betiko onespena
Alkatetza honen 2026ko ekainaren 23ko ebazpen baten bidez, borondatezko birpartzelazio proiektu bat onetsi zen hasiera batez, San Adriángo Udal Plan Orokorraren S-18.1 azpisektorearen jabe bakarrari dagokiona. Intermalta SA da sustatzailea. Espedientea jendaurrean egon zen hogei egunean, iragarki hau 2026ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 7koan, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan ez zen alegaziorik jaso, hala ziurtatzen baitu idazkaritzaren ziurtagiriak.
Udalak, proiektua hasiera batez onesteko egintzan, erabaki zuen onespena behin betikoa bilakatuko zela baldin eta agiriaren aurkako alegaziorik aurkezten ez bazen jendaurrean zegoen bitartean. Hortaz, ez da beharrezkoa Udalak berariaz ematea behin betiko onespena. Hori guztia, jarraikiz ezarrita dagoenari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Horiek horrela, behin betiko onetsitzat jotzen da aipatutako borondatezko birpartzelazio proiektua.
Behin betiko onespen honek bukaera ematen dio administrazio bideari, eta honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitezke zuzenean, zeina zuzendu behar baitzaio txandaren arabera egoki den Iruñeko auzialdiko auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat: gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, edo berraztertzeko errekurtsoa, alkateari zuzendua, biak ere hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
San Adriánen, 2026ko urriaren 14an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2613483