223. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

2027ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2026ko urriaren 22an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2027an indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko dira 2027ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Garesen, 2026ko urriaren 27an.–Alkatea, Itziar Imaz Artazcoz.

Iragarkiaren kodea: L2614037