223. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

2026ko zerga-tasak

Okoko Udalak, 2026ko urriaren 8an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen kontribuzio eta zergei dagozkien honako karga-tasa, indize eta ehuneko hauek, 2026ko ekitaldi ekonomikorako:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,21eko tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: batez besteko tasa, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 176. artikuluari.

Karga-tasa hauek 2026ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Onespen erabakiaren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Okon, 2026ko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Roberto Arbizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2613696