2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OKO
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Okoko Udalak, 2026ko urriaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, behin iraganda aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.
Okon, 2026ko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Roberto Arbizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2613695