2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Udalbatzaren osoko bilkuraren erabakia, batetik, kontratazio-espediente bat onesteko, eta bestetik alkateari eskuordetzeko Osoko Bilkuraren eskumen bat
Ikusi da obra-proiektu baten edukia, Martzillako API-1 exekuzio-unitatea urbanizatzeko proiektuaren 1. faseko obrak exekutatzeko, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 28. eta 138. artikuluetan ezarritako ondorioetarako.
Ikusi da Udaleko zerbitzu teknikoek egindako txostena, zeinean xehe-xehe azaltzen baitira proiektuaren alderdi teknikoak, bai eta jarduketaren bideragarritasuna ere. Orobat, dagokion obra-proiektuan sartu da lizitazioa arautuko duten baldintza teknikoen agiria.
Ikusi da 638.401,98 euroko kreditua gorde dela, aurrekontuko aplikazio honen kargura: 1-1510-68100 "Sistema de cooperación API-1 Madres Concep". Hori da, hain zuzen, aurreikusitako zenbatekoa izapidetzeko dagoen obra-kontraturako.
Kontuan hartu da ezarrita dagoena Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 162. artikuluan eta hurrengoetan.
Kontuan hartu da ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8. eta 226. artikuluetan, honako honi buruz: Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarria.
Ikusi da udal honetako idazkariak emandako txosten juridikoa.
Ikusi da honako honen onespena: hizpide dugun kontratua arautuko duen baldintza-agiria.
Ikusi da udal honetako Kontu-hartzailetzak egindako fiskalizazioa.
Deitutako lizitazioarekin jarraitzeko, proposatzen da alkateari eskuordetzea kontratazio-organoaren ahalmen batzuk, zehazki, iragarkia argitaratzen denetik kontratua adjudikatu eta formalizatu bitartean baliatu behar diren ahalmenak. Osoko Bilkurak jarraituko du izaten eskumenaren titulartasuna, eta hari dagokio espedientea onesteko erabakia hartzea.
6/1990 Foru Legearen 226.1 artikuluaren arabera, Nafarroako udalerrietan, udal-eskumenak nola banatuta dauden, horren arabera ezarriko da zein den kontratazio-organoa. Kontratuak gainditzen baditu Alkatetzari dagozkion eskumenen mugak, Osoko Bilkurak izanen du kontratu horren gaineko eskumena. Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.4 artikuluaren arabera, Osoko Bilkurak alkateari eskuordetzen ahal dizkio kontratuen gaineko eskumenak, gai hori ez baitago apartatu horretan jasotako salbuespenen artean (salbuespenok ezin dira eskuordetu). Eskuordetzeak ez du esan nahi Osoko Bilkurak titulartasuna galtzen duenik.
Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 51.3 artikuluaren arabera, honako alderdi hauek jaso behar dira eskuordetze-erabakian: dagokion espedientea, eskuordetutako ahalmen zehatzak eta eskuordetzea zer baldintzatan baliatuko den. Eskuordetzea iragarkiaren argitalpenaren ondorengo fasera mugatzen ahal da. Hortaz, eskuordetze horretan ez da sartuko espedientearen eta gastuaren onespena (horiek Osoko Bilkurak onetsi ditu jada). Adjudikazioa kontratazio-organoari dagokio. Eskaintzak kalifikatzeko eta baloratzeko eskumena eta adjudikazio-proposamena egitekoa, berriz, kontratazio-mahaiaren eskumena da, edo, kasua bada, unitate kudeatzailearena; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 51. eta 100. artikuluetan.
Espediente honen kasuan, eskuordetze hau proposatzen da:
Kontratazio-organoaren ahalmen hauek eskuordetzen zaizkio alkateari, soil-soilik 342678R espedienteari dagokionez eta lizitazioaren iragarkia argitaratzen denetik hasita:
a) Lizitazioaren gorabeherak ebazteari dagokionez kontratazio-organoak hartu beharreko erabakiak hartu beharko ditu alkateak, une oro errespetatuta kontratazio-mahaiak edo unitate kudeatzaileak legez esleituta dituen eginkizunak.
b) Modu arrazoituen ebatzi beharko du adjudikazioari buruz edo lizitazioa hutsik geratu dela deklaratzeari buruz. Orobat, legez ezarritakoaren arabera, zilegi bada kontratua adjudikatu gabe uztea edo prozeduran atzera egitea, erabaki hori ere arrazoitu beharko du.
c) Aurreko erabakiei lotutako jakinarazpenak egin eta horien gaineko iragarkiak argitara daitezela agindu beharko du.
d) Adjudikatutako kontratua formalizatu beharko du, legez aplikatzekoak diren baldintzak eta epeak bete ondoren.
Eskuordetzeak arestian aipatutako egintzak soilik barne hartzen ditu, eta kontratua formalizatzearekin batera iraungiko da, edo, bestela, kontraturik gauzatu ezean, adjudikazio-prozedura amaitzearekin batera.
Honako ahalmen hauek ez dira eskuordetuko:
Osoko Bilkurak beretzat gordetzen ditu honako ahalmen hauek: espedientea berriro onestea, lizitazioko baldintza-agiria edo lizitaziorako funtsezkoak diren baldintzak aldatzea, Osoko Bilkurak onetsi baititu, eta gastu gehigarri oro onestea. Eskuordetze honetan ez dira sartzen, orobat, 2/2018 Foru Legeak kontratazio-mahaiari, edo, kasua bada, unitate kudeatzaileari, aitortzen dizkion ahalmenak, ez eta kontratua, behin formalizatuta, exekutatzeari, aldatzeari, luzatzeari edo suntsiarazteari buruzko erabakiak hartzeko eskumena ere.
Eskuordetzea nola baliatu eta haren gaineko kontrola:
Alkateak eskuordetze hau baliatuta ematen dituen ebazpenetan, berariaz adierazi beharko da Osoko Bilkurak eskuordetuta eman dituela eta Osoko Bilkurak berak emandakotzat joko direla. Alkateak adjudikazioaren nondik norakoen berri emanen dio Osoko Bilkurari, bai eta haren formalizazioaren berri ere, jarduketa bakoitzaren ondoren egiten duen lehenengo saioan eman ere. Osoko Bilkurak eskuordetzea errebokatzen ahalko du, aplikatzekoa den araubidearen arabera.
Argitaratzea eta indarrean jartzea:
Eskuordetze-erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, eta haren berri eman beharko zaie alkateari, kontratazio-mahaiari eta espedientea kudeatzeaz arduratzen den unitateari. Indarrean jarriko da behin argitaratuta, hargatik eragotzi gabe mahaiari edo unitate kudeatzaileari beren eskumenengatik dagozkien izapidetze-egintzak.
Horrenbestez,
ERABAKITZEN DA:
Lehena.–Kontratazio-espediente bat onestea, prozedura irekiaren bidez, Martzillako API-1 exekuzio-unitatea urbanizatzeko proiektuaren 1. faseko obrak exekutatzeko. Obrek 527.604,95 euro egiten dute (kontratuaren balio zenbatetsia) eta zenbateko horri 110.797,03 euro gehitu beharko zaizkio (BEZa). Kontratuak 6 hilabeteko iraupena du.
Bigarrena.–638.401,98 euroko gastua (BEZa barne) onestea, Martzillako Udalaren 2027ko ekitaldirako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: 1-1510-68100 "Sistema de cooperación API-1 Madres Concep".
Hirugarrena.–Obra-kontratu honen baldintza-agiriak onestea. Kontratazioa prozedura irekiaren bidez eginen da.
Laugarrena.–Kontratu hau prozedura irekiaren bidez adjudikatzeko prozedura hastea. Horretarako, agintzen da dagokion iragarkia jar dadila Nafarroako Kontratazioaren Atarian, eta 30 eguneko epea ezartzen da egoki irizten zaien proposamenak aurkezteko.
Bosgarrena.–Iragarkia Kontratazio Atarian argitaratu ondorengo izapide guztiak egiteko ahalmena eskuordetzea alkateari, hasierako azalpen zatian adierazitakoari jarraikiz.
Martzillan, 2026ko urriaren 20an.–Alkatea, Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2613704