2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRIONGO KONTZEJUA
2027ko aurrekontua. Hasierako onespena
Larriongo Kontzejuak, 2026ko urriaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2027ko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Larrionen, 2026ko urriaren 23an.–Kontzejuko burua, Idoia Yanci San Martin.
Iragarkiaren kodea: L2613895