223. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2027rako zerga-tasak. Onespena

Funesko Udalak, 2026ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin:

Lehenbizikoa.–Onestea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko karga-tasa eta koefizienteak 2027ko ekitaldirako, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin:

–Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako gehieneko koefizienteak.

–Karga-tasa: %11.

Bigarrena.–Zerga-tasa hau 2027ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta sortuko ditu ondorio juridiko osoak.

Onespen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2026ko urriaren 16an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2613595