223. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta tarifak 2027rako. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2026ko urriaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta tarifak 2027rako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2027ko ekitaldirako zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta tarifak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta bete beharrez aipatutako legeetan ezarritakoa.

Berriobeitin, 2026ko urriaren 16an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2613639