223. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2027ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2026ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2027ko plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa Udalaren idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan.

Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu den jendaurreko aldia iragandakoan.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta bete beharrez aipatutako legeetan ezarritakoa.

Berriobeitin, 2026ko urriaren 16an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2613635