1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
93/2026 EBAZPENA, urriaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko Ikerketa, Ikuskapen eta Zehapen Araubideko Zerbitzuko zuzendariaren plaza bat aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdiko plaza. Deialdi hori Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren abuztuaren 6ko 59/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren abuztuaren 6ko 59/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko Ikerketa, Ikuskapen eta Zehapen Araubideko Zerbitzuko zuzendariaren plaza bat aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan. Deialdia 2026ko abuztuaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Ikusi da profiletako bat ere ez dela egokia deialdiaren xede den lanpostuan bete beharreko eginkizunetarako.
Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak betez,
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko Ikerketa, Ikuskapen eta Zehapen Araubideko Zerbitzuko zuzendariaren plaza bat aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdiko plaza. Deialdi hori Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren abuztuaren 6ko 59/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
2. Ebazpen hau argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren egoitza elektronikoan ere.
3. Adieraztea ezen ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariari zuzendua, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, bi kasuetan argitalpena egin eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko urriaren 23an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.
Iragarkiaren kodea: F2613892