2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LAKUNTZA
Oposizio-lehiaketa murriztua, betetzeko administrari-ofizialaren plaza bat, C mailakoa. Izendapena
Lakuntzako Udaleko C mailako administrari-ofizialaren plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta barne-sustapenez betetzeko deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz (prozesua maiatzaren 25eko 2026-0055 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onartu zen, eta argitaratu zen ekainaren 5eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), urriaren 14ko 87/2026 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onartu zen Lakuntzako Udalaren zerbitzurako lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzea honako hau, jarraian ageri den plaza bete dezan:
–Administrari-ofiziala, C maila.
AMETS ANABITARTE AYANZ
Dagozkion ondorioetarako argitaratzen da hori, eta ohartarazten da ebazpenaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Lakuntzan, 2026ko urriaren 15ean.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L2613592