1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
89/2026 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko plantilla organikoa.
Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko zuzendariak martxoaren 25ean emandako 17/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi egin ziren Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko plantilla organikoa eta funtzionarioen, langile kontratudunen eta behin-behineko langileen zerrenda, 2025eko abenduaren 31koak. Ebazpen hori 2026ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14koan.
Indarrean dagoen plantilla organikoan Administrazioaren, Giza Baliabideen, Kudeaketa Ekonomikoaren eta IKTen Ataleko buruaren lanpostua dago, A mailakoa. Lanpostu horren eginkizunak A, B eta C mailetako langileek bete ditzaketela egiaztatu ondoren, bidezkoa da plantilla organikoa aldatzea, bulegoaren benetako beharretara egokitzeko, eta lanpostu horri A, B eta C mailak esleitzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 29. artikuluak, bere 1. apartatuan, xedatzen du bulegoko zuzendariak onetsiko dituela bulegoko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, adierazita zein mailatakoak diren, zein baldintza egiaztatu behar diren lanpostu horietan sartzeko eta lanpostuak betetzeko modua, zein bete daitezkeen izendapen askearen bidez eta zeinek dituzten esleituta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40.3 artikuluan ezarritako ordainsari osagarriak.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko plantilla organikoaren aldaketa onestea, Administrazioaren, Giza Baliabideen, Kudeaketa Ekonomikoaren eta IKTen Ataleko buruaren lanpostuari A, B eta C mailak esleitzeko, I. eranskinean jasotakoarekin bat.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko urriaren 21ean.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.
I. ERANSKINA–NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO JARDUNBIDE EGOKIEN ALDEKO ETA USTELKERIAREN KONTRAKO BULEGOAREN PLANTILLA ORGANIKOA
LANPOSTUA | HIZKUNTZAK JAKITEA | SARBIDEA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | PLAZA KOPURUA | MAILAKO OSAGARRIA | ESKLUSIBOTASUNEKO OSAGARRIA | BATERAEZINTASUNEKO OSAGARRIA | ZUZENDARITZA-LANPOSTUKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | LANALDI LUZAPENEKO OSAGARRIA | ARRISKUKO OSAGARRIA |
BULEGOKO ZUZENDARITZA |
Zuzendaria | | | | G | | | | | | | | |
PREBENTZIO, EBALUAZIO ETA PRESTAKUNTZA ZERBITZUA |
Zerbitzuko zuzendaria | | | A | F | | | | | | | | |
Aholkularitzako prestatzailea | | OL | A | F | 1 | | | 35,00 | | 6,88 | | |
IKERKETA, IKUSKAPEN ETA ZEHAPEN ARAUBIDEKO ZERBITZUA |
Zerbitzuko zuzendaria | | | A | F | | | | | | | | |
Ikuskatzailea (juridikoa) | EC1 | OL | A | F | 1 | | 55,00 | | | 4,88 | | |
Ikuskatzailea (juridikoa) | | OL | A | F | 1 | | 55,00 | | | 4,88 | | |
Ikuskatzailea (ekonomikoa) | | OL | A | F | 1 | | 55,00 | | | 4,88 | | |
AHOLKULARITZA JURIDIKOAREN ZERBITZUA |
Zerbitzuko zuzendaria | | | A | F | | | | | | | | |
ADMINISTRAZIOAREN, GIZA BALIABIDEEN, KUDEAKETA EKONOMIKOAREN ETA IKT-EN ATALA |
Atalburua | | | ABC | G | 1 | | | 35,00 | 20,00 | 6,88 | | |
Administraria | EC1 | O/OL | C | G | 1 | 12,00 | | | | 20,20 | | |
KOMUNIKAZIOAREN ETA PARTE-HARTZEAREN ATALA |
Goi mailako tituluduna | EC1 | OL | A | F | 1 | | | 35,00 | | 6,88 | | |
KODEEN AZALPENA: –Araubide juridikoa: F: funtzionarioa; G: behin-behineko langilea, goi-karguduna ez dena. –Hizkuntza: E: Euskara. –Hizkuntza maila: C1. –Egoera administratiboa: 1: behin-behineko atxikipena, zerbitzu-eginkizunetan; 2: administrazio-kontratua. –Sarbidea: O/OL: Oposizioa / Oposizio-lehiaketa. |
Iragarkiaren kodea: F2613757