1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
688/2026 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baita Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Planean sartzen diren ikastetxeen zerrenda.
Abuztuaren 18ko 72/2021 Foru Dekretuaren bidez hezkidetza arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu itunduetan.
Aipatu foru dekretuaren lehen xedapen gehigarriak arautzen du Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Planean hurrenez hurreneko sarrera, eta ezartzen du: "Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako ikastetxe publikoak eta ikastetxe pribatu itunduak progresiboki sartuko dira Hezkidetza Planean, eta hori Hezkuntza Departamentuak zehaztuko du, hezkidetzaren arloan eskumena duen Hezkuntza Departamentuko Zuzendaritza Nagusiko titularrak onetsitako urteko ebazpenaren bidez".
Abuztuaren 18ko 72/2021 Foru Dekretuan aurreikusitakoa aplikatuz, eta dekretu horren 4.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxe publikoek eta pribatu itunduek nahitaez bete beharko dute Hezkidetza Plana, bai eta Skolae programa ere, haren zehaztapena den aldetik.
Urriaren 29ko 466/2021 Ebazpenaren bidez, zenbait ikastetxe publiko eta itundu sartu ziren Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Planean.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren abuztuaren 27ko 594/2025 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Planean aurreikusitako prestakuntzan parte hartzen duten ikastetxeen zerrenda zehaztu zen, eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren abuztuaren 10eko 537/2026 Ebazpenaren bidez, 2026-2027 ikasturtetik aurrera Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Planean aurreikusitako prestakuntzan parte hartuko duten ikastetxe berrien zerrenda zehaztu zen. Bi ebazpen horietan sartu dira 2022-2023 ikasturtetik 2026-2027 ikasturtera arte Skolae programaren nahitaezko prestakuntza egin zuten edo egin behar zuten ikastetxe guztiak.
2021az geroztik ez da Hezkidetza Planean sartu diren ikastetxeen beste zerrendarik onetsi. Hortaz, 72/2021 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarriarekin bat etorriz, ebazpen honen bidez bidezkoa da zehaztea zer ikastetxe sartzen diren edo sartu diren Hezkidetza Planean eta Skolae Programan 2022-2023 ikasturtetik aurrera.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ebazpen honen I. eranskinean zehaztea zein diren 2026-2027 ikasturtean Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Planean sartzen diren ikastetxeak, eta martxan jartzea goian aipatutako araudian ezartzen den antolamenduari, funtzionamenduari eta prestakuntza-prozesuari egokitzeko behar diren jarduketak.
I. eranskinean agertzen diren ikastetxe publiko eta itunduetako irakasleek prestakuntza instituzionaletik gutxienez 12 ordu gordeko dituzte 2026-2027 ikasturtean Skolae Programak proposatutako prestakuntza egiteko. 2026-2027 ikasturtean sartuko diren ikastetxeetako talde sustatzailea osatzen duten irakasleek, gainera, hezkidetza-diagnostikoa egiteko prestakuntza espezifikoa jasoko dute. Diagnostiko hori abiapuntu izanen da ikastetxeko hezkidetza nortasunaren plana idazteko.
2. Ebazpen honen II. eranskinean zehaztea 2022-2023 ikasturtetik aurrera Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Planean sartu diren ikastetxe publikoak eta itunduak.
3. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusira, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura eta ikastetxeetara.
Iruñean, 2026ko urriaren 15ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–2026-2027 IKASTURTEAN SARTZEN DIREN IKASTETXEAK
ZK. | IKASTETXEA | HERRIA | TITULARTASUNA |
1 | Mater Dei elizbarrutiaren ikastetxea | Lizarra | Itundua |
2 | Nuestra Señora del Puy elizbarrutiaren ikastetxea | Lizarra | Itundua |
3 | La Milagrosa ikastetxea | Lodosa | Itundua |
4 | Irabia-Izaga ikastetxea | Iruña | Itundua |
5 | Miravalles-El Redín ikastetxea | Iruña | Itundua |
6 | Julio Caro Baroja BHI | Iruña | Publikoa |
7 | Padre Moret - Irubide BHI | Iruña | Publikoa |
8 | Jesusen Bihotzeko apaizen ikastetxe apaizgaitegia | Gares | Hitzartua |
II. ERANSKINA.–2022-2023 IKASTURTETIK 2025-2026 IKASTURTERA BITARTE SKOLAE-REN PRESTAKUNTZAN SARTU ZIREN IKASTETXEAK
IKASTURTEA | IKASTETXEA | HERRIA | TITULARTASUNA |
22-23 | Burlatako Amor - Regina Pacis ikastetxe itundua | Burlata | Itundua |
22-23 | Zarrakazteluko Valle del Aragón DBHI | Zarrakaztelu | Publikoa |
22-23 | Doneztebeko Mendaur DBHI | Doneztebe | Publikoa |
22-23 | Larraintzarko DBHI | Larraintzar | Publikoa |
22-23 | Noain-Elortzibar DBHI | Noain | Publikoa |
22-23 | Iruñeko Iñaki Ochoa de Olza DBHI | Iruña | Publikoa |
22-23 | Ribaforadako El Cierzo DBHI | Ribaforada | Publikoa |
22-23 | Sarriguren BHI | Sarriguren | Publikoa |
23-24 | Reyno de Navarra DBHI | Azagra | Publikoa |
23-24 | Alaitz BHI | Barañain | Publikoa |
23-24 | Barañain BHI | Barañain | Publikoa |
23-24 | Toki Ona BHI | Bera | Publikoa |
23-24 | Berriozar DBHI | Berriozar | Publikoa |
23-24 | Cascanteko La Ribera ikastetxea | Cascante | Hitzartua |
23-24 | Corellako AGMDE | Corella | Publikoa |
23-24 | Cortesko Bardenas Reales DBHI | Cortes | Publikoa |
23-24 | Elizondo Lanbide Eskola IIP | Elizondo | Publikoa |
23-24 | Leitzako Amazabal BHI | Leitza | Publikoa |
23-24 | Lekaroz BHI | Lekaroz | Publikoa |
23-24 | Joaquín Romera DBHI | Mendabia | Publikoa |
23-24 | Iruñeko S. Juan - Donibane II | Iruña | Publikoa |
23-24 | Iparralde DBH | Iruña | Publikoa |
23-24 | Zangozako Sierra de Leyre BHI | Zangoza | Publikoa |
23-24 | Tafallako Sancho III El Mayor BHI | Tafalla | Publikoa |
24-25 | Tierra Estella BHI | Lizarra | Publikoa |
24-25 | Mendillorri BHI | Iruña | Publikoa |
24-25 | Iruñeko Biurdana BHI | Iruña | Publikoa |
25-26 | Egunsenti HE | Burlata | Publikoa |
25-26 | Niño Jesús HE | Corella | Publikoa |
25-26 | Corellako Alhama BHI | Corella | Publikoa |
25-26 | Ninia Etxea HE | Iruña | Publikoa |
25-26 | Nuestra Señora de los Ángeles HE | Iruña | Publikoa |
25-26 | Nuestra Señora de Roncesvalles HE | Iruña | Publikoa |
25-26 | Basoko BHI | Iruña | Publikoa |
25-26 | Navarro Villoslada BHI | Iruña | Publikoa |
25-26 | Plaza de la Cruz BHI | Iruña | Publikoa |
25-26 | Azkoiengo Ribera del Arga BHI | Azkoien | Publikoa |
25-26 | Ega BHI | San Adrián | Publikoa |
25-26 | Valle del Ebro BHI | Tutera | Publikoa |
Iragarkiaren kodea: F2613743