1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3405/2026 EBAZPENA, urriaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, museoetako goi mailako teknikari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 20ko 2427/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko museoetako goi mailako teknikarien bi plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2025eko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 15ean.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 3323/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko azaroaren 11n.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 3708/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko abenduaren 16an.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2956/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako baldintzak betez gero. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2026ko urriaren 2an.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, museoetako goi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu eta bete beharreko plazetan sartzen ahal diren izangaiak:
–Txanda irekia:
NAGORE SANTOS, OLAIA
DIEGUEZ URIBEONDO, IÑAKI
2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Izendatutako izangaiek 2026ko azaroaren 16an hartu beharko dute plazaren jabetza, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.
Plazaren jabetza egun horretan hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko urriaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
Nagore Santos, Olaia | Txanda irekia | 0010558 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Vianako Printzea-Kultura Zuz. Nag. | Funtzionarioa | Iruña | X | | |
Dieguez Uribeondo, Iñaki | Txanda irekia | 0003735 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Vianako Printzea-Kultura Zuz. Nag. | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Iragarkiaren kodea: F2613822