222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Lehendakaritzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuen 19. artikuluaren arabera, lehendakariordeak lehendakaria ordezkatzen du, eginkizun guztietan, bigarren hori ez badago, gaixo badago edo dituen eskudantziak gauzatzea eragozten dion eragozpenen bat badago.

Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Araudiaren 47. artikuluaren arabera, ordezte horrek haren 44. artikuluaren 1. eta 2. ataletan jasota dauden baldintzei men egin behar die.

Gaixotasun-egoera bat dela-eta, lehendakariak ezin izango ditu benetan gauzatu aldi batean bere karguari dagozkion eskudantziak, eta une honetan ezin da zehaztu zein izango den egoera horren iraupena.

Horri jarraikiz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Delegatzea Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariorde Idoia Aritzala Etxarren andrearengan lehendakariari dagozkion eskudantzia guztiak, lehendakariari bere eginkizunak gauzatzea eragozten dion egoerak irauten duen denboran haren ordez aritze aldera.

Bigarrena.–Eskuordetze honek eragina izango du 2026ko urriaren 15etik aurrera, eta lehendakariari bere eginkizunak gauzatzea eragozten dion egoerak irauten duen bitartean mantenduko da. Hartara, bere karguan berriro benetan hasten den unean eraginik gabe geldituko da eskuordetzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Idoia Aritzala Etxarren andreari.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2026ko urriaren 14an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2613502