222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 890. lurzatian. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2026ko urriaren 7an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Villatuertako 1. poligonoko 890. hiri-lurzatian. Dimpy Lal Kaur-ek eta Janire Lezaun Gastónek sustatu dute.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Villatuertan, 2026ko urriaren 8an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2613169