222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, oinezkoentzako kale berria kentzeko, UE-ALL-3 eta AA-ALL-4 eremuetan. Behin betiko onespena

Udalak, 2026ko urriaren 8an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Allozko UE-ALL-3 eta AA-ALL-4 eremuetan.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 27an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aritzalan (Deierri), 2026ko urriaren 15ean.–Alkatea, Marta Mendaza Acedo.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2613588