2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Adinekoendako apartamentuak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Udaleko Osoko Bilkurak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2026ko urriaren 1ean:
«Ikusirik Alkatetzaren 2026ko martxoaren 27ko ebazpenaren bidez onetsitako Adinekoendako udal-apartamentuak arautzen dituen ordenantzaren aurretiazko kontsulta publikoa, eta ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko ekainaren 29an hartutako erabakia, zeinak ordenantzaren proiektua onesten baitu,
ERABAKITZEN DA:
1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren adinekoendako apartamentuak arautzen dituen ordenantza.
2.–Espedientea jendaurrean paratzea, 30 egun baliodunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hortik aitzina.
Hasiera bateko onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean».
Iruñean, 2026ko urriaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2613576