2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Xehetasun-azterketa, UA-1.4 unitateko 3-A lurzatian. Behin betiko onespena
Otsagabiko Udalak, 2026ko urriaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Jacar Logística SLk aurkeztutako xehetasun-azterketa. Haren xedea da mantsarden eta leihoen kopurua eta kokalekua ezartzea UA1.4 unitateko 3-A lurzatiko eraikinaren estalkian (bizitegi-eraikin kolektiboa da, lau etxebizitzakoa).
Argitara ematen da, orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatua betetzeko (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Otsagabian, 2026ko urriaren 14an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2613564