2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Jarduera sailkaturako lizentzia ematea. Haragitako behi-azienden abeltegia
Bete beharrez xedatuta dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 42.2 artikuluan (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko 26/2022 Foru Dekretuan, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Ematea: alkatetzaren 87. Ebazpena, 2026ko urriaren 14koa.
Sustatzailea: "Azcoiti de Andrés, Enrique y Azcoiti Gorria, Daniel SCA".
Jarduera: haragitako behi-azienden abeltegia.
Tokia: nabea, 3. poligonoko 26. katastro-lurzatian, "Txatxa" izeneko alderdian.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Otsagabian, 2026ko urriaren 14an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.
Iragarkiaren kodea: L2613543