222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 198. lurzatian. Behin betiko onespena

Murietako Udalak, 2026ko irailaren 28an egin bilkura berezian, eta alegazio bat ebatzi ostean, erabaki zuen behin betiko onestea 1. poligonoko 198. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia, Oasis de Murieta SLk sustatua eta Tania Clemente arkitektoak idatzia.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Murietan, 2026ko urriaren 8an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2613176