222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Aldaketa, Udal Plan Orokorrean, AH-005 eremu homogeneoaren 61. artikuluari eta 5., 10., 12. eta 13. etxe-sailen lerrokadurei dagokienez. Behin betiko onespena

Fustiñanako Udalak, 2026ko ekainaren 3an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatua egitea Udal Plan Orokorrean, AH-005 eremu homogeneoaren 61. artikuluari eta 5., 10., 12. eta 13. etxe-sailen lerrokadurei dagokienez.

Aldaketaren hirigintzako araudia argitaratzen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Fustiñanan, 2026ko urriaren 14an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2613522