222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Eskuordetza ezeztatzea

Idazki honen bidez jakinarazten da M.ª Matilde Añón Beamonte andreak, Esteribarko alkateak, ebazpena eman duela 2026ko urriaren 22an, Isabel Sánchez Alfaro zinegotziari emandako eskuordetza ezeztatzeko (2023ko ekainaren 26ko 308/2023 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez eman zion eskuordetza). Ezeztapenak ebazpen hau sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hori guztia argitara ematen da, Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.3 artikuluan xedatutakoa betez.

Esteribarren, 2026ko urriaren 23an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2613860