2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2140., 2141., 2142., 2143., 2144., 2145. eta 2146. lurzatietan. Behin betiko onespena
Lizarrako Udalak, 2026ko urriaren 7an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Plan Orokorreko APA 1eko M7 etxe-sailaren xehetasun-azterketa. 3. poligonoko 2140.etik 2146.era bitarteko lurzatiei eragiten die aipatu azterketak (Lokiz Mendia kaleko 55.etik 67.era), eta Sociedad Alkaburua SLk sustatu du.
Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lizarran, 2026ko urriaren 19an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2613652