2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Hiri-jarduketarako plan berezia, Cintruénigoko 4. poligonoko 2227., 2228. eta 2229. lurzatietan eta 1. poligonoko 231. eta 233. lurzatietan. Behin betiko onespena
Cintruénigoko Udalak, 2026ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:
«Cintruénigoko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko ekainaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako dokumentu hau: "Hiri-jarduketarako plan berezia, erabilera aldatzeko Cintruénigoko 4. poligonoko 2227., 2228. eta 2229. lurzatietan eta 1. poligonoko 231. eta 233. lurzatietan, handitu daitezen hezkuntza eta osasun ekipamenduak". Dokumentua Cintruénigoko Udalak sustatu du, espedientean jasotzen den agirietan zehaztutakoarekin bat, eta haren xedea da antolamendu xehatua aldatzea hiri-lurzoru finkatuko zenbait lurzatitan, handitu daitezen hezkuntza eta osasun ekipamendu publikoak.
Hori guztia jendaurrean jarri zen hilabetez, iragarkia argitaratuta 2026ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 18an, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta udaletxeko iragarki-taulan, eta ez zen alegaziorik aurkeztu.
Ikusi da ez dela eskatu ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntik ez sinplifikaturik abiatzeko; izan ere, espedientean jasotako hirigintza-txostenarekin bat, ez da halakorik behar.
Aintzat hartu da udal arkitektoak 2026ko irailaren 2an egindako txostena; horretan esaten da bidezkoa dela plana behin betiko onestea, eta honako hau ezartzen da: "Ingurumen-ebaluazioari dagokionez, hiri-jarduketarako plan berezia hasiera batez onesteko txosten teknikoan ezarri zen planak ez duela behar ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntik ez sinplifikaturik, ez dagoelako abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6. eta 31. artikuluetan ezarritako ezein egoeratan (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa)". Beraz, izapidetutako espedientea aztertuta, hiri-jarduketarako plan berezia behin betiko onestearen aldeko txostena egin da, erabilera aldatzeko Cintruénigoko 4. poligonoko 2227., 2228. eta 2229. lurzatietan eta 1. poligonoko 231. eta 233. lurzatietan, handitu daitezen hezkuntza eta osasun ekipamenduak, espedientean jaso diren agiriekin bat. Cintruénigoko Udalak sustatu du dokumentua, eta Renato Alegría Moracho arkitektoak idatzi.
Azkenik, ikusi da Ur, Obra, Hirigintza eta Etxebizitzako Informazio Batzordeak 2026ko irailaren 30ean emandako irizpena, eta,
ERABAKITZEN DA:
Lehenengoa.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Cintruénigoko 4. poligonoko 2227., 2228. eta 2229. lurzatietan eta 1. poligonoko 231. eta 233. lurzatietan, espedientean jaso diren agiriekin bat. Cintruénigoko Udalak sustatu du dokumentua.
Bigarrena.–Agintzea behin betiko onespenaren erabakia eta hiri-jarduketarako plan berezian sartutako hirigintzako arauak argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta onetsitako dokumentuaren ale bat igortzea lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumenak dituen departamentuari, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Cintruénigoko Udaleko Hirigintza Alorrari; eta dagokion espedienteari atxikitzea".
Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, zeina zuzenduko baitzaio erabakia hartu duen organoari berari, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Onetsitako araudiaren aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Cintruénigon, 2026ko urriaren 13an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2613584