2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Artaxoako Udalak, 2026ko urriaren 8ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Hasiera batez onestea Artaxoako Udaleko (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak) 2026ko plantilla organikoaren bigarren aldaketa, honela:
1. Barne-igoerako prozesu bat onestea, Artaxoako Udaleko (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak) plantilla organikoko gizarte-hezitzailearen lanpostu bat betetzeko, B mailakoa.
2. Espediente hori jendaurrean jartzea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Plantillaren aldaketa onetsia Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.
Artaxoan, 2026ko urriaren 14an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2613495