222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 1147., 1148., 1149. eta 1316. lurzatietan, Ibarrea industrialdean. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarraren 2026ko urriaren 7ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, 4. poligonoko 1147., 1148., 1149. eta 1316. lurzatietan (Ibarrea industrialdean), bai eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenak ere, dirutan emateko zuzkidura-jarduketari lotutako hirigintzako betebeharrak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Altsasun, 2026ko urriaren 9an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2613211