2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Xehetasun-azterketa, Artabiako 10. poligonoko 68. lurzatian (AA-3). Hasierako onespena
Alkatearen 2026ko urriaren 15eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Artabiako 10. poligonoko 68. lurzatian (AA-3), M.ª Jesús Clara Zudaire Garrazak sustatua, lerrokadurak, sestrak eta etxebizitzen bolumenak ezartzeko eta lagapenak mugatzeko AA-3an.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da udal-bulegoetan.
Amillaon, 2026ko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2613582