222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Aldaketa, eraikin osagarrien araudian (Udal Plan Orokorreko G.2 eta G.3 eraikuntza-multzoak). Behin betiko onespena

Adiosko Udalak, 2026ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu bat eraikin osagarrien araudia aldatzeko (Udal Plan Orokorreko G.2 eta G.3 eraikuntza-multzoak). Aldaketaren sustatzailea Adiosko Udala da.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2026ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 30ean, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (lege horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), jendaurrean egon zen hilabetez, eta ez zen aurkeztu alegaziorik, eragozpenik edo oharrik.

Udaleko Osoko Bilkurak, 2026ko urriaren 1ean, behin betiko onetsi zuen, eta, beraz, haren testu osoa argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, aipatutako araudiarekin batera (eranskin gisa gehitu da), bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Adiosen, 2026ko urriaren 14an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2613371