222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Balorazio-txostena berrikusteko proiektua. Jendaurrean jartzea

Ablitasko Udalak, 2026ko abuztuaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldeko txostena ematea Ablitasko udal-mugartearen balorazio-txostena berrikusteko proiektuari. Servicios de Catastros de Navarra SL enpresak egin du. Halaber, agindu zuen hura jendaurrean jartzeko, hogei egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, nahi duenak egoki irizten dien alegazioak jar ditzan.

Proiektua kontsulta daiteke Ablitasko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan: https://ablitas.sedelectronica.es/transparency/25ef9328-8c6c-4e52-83ba-1edbd7adfad3/ Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 21.1. g) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Argitara ematen da bete beharrez Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatua.

Ablitasen, 2026ko urriaren 26an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2613921