222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA

Oposizioa, toki garapenerako agenteen bi plaza betetzeko, lan-kontratudunen araubidean. Kontratatzeko proposamena

Amaitu dira toki garapenerako agenteen bi plaza betetzeko deialdiko hautaprobak (deialdia argitaratu zen 2026ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 23an). Hortaz, iragarki honen bidez aditzera ematen da epaimahaiak Maite Iturri Romeoren (14A plaza zenbakia, euskarako C1 eskakizunarekin) eta Andoni Jurio Izurriagaren (15 plaza zenbakia) aldeko proposamena egin duela, lan-kontratudun finko gisa aritu daitezen; hori guztia, betez deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa. Proposatutako izangaiek hogeita hamar egun naturaleko epea dute deialdiaren 7. oinarrian adierazitako agiriak aurkezteko. Ohartarazten zaie ezen, epe horren barnean ez badituzte agiriok aurkezten, ez zaiela kontraturik eginen eta jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko direla.

Erriberrin, 2026ko urriaren 23an.–Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko burua, Maria Rosario Domingos García.

Iragarkiaren kodea: L2613863