2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko. Izendapena
Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak, 2026ko urriaren 8ko 2026-0045 Ebazpenaren bidez, Sara Pascual Zubiri izendatu du lan-kontratudun finko, administrari-ofizialaren lanpostua bete dezan Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatean; hori guztia, bat etorriz Mankomunitateko buruaren 2026ko apirilaren 28ko 2026-0021 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiarekin (2026ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 14an).
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Azkoienen, 2026ko urriaren 14an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.
Iragarkiaren kodea: L2613486