2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA
Oposizioa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko. Izendapena
Batasuneko buruaren ebazpena, 2026ko urriaren 15ekoa.
Ikusirik 2026ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 4koan, deialdi bat argitaratu zela, oposizio bidez betetzeko administrari-ofizialaren plaza bat, funtzionarioen araubidekoa, Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunaren zerbitzuan aritzeko.
Hautaketa-prozesua amaituta, kalifikazio-epaimahaiak proposatu du Raquel Serrano Arriazu izendatzea funtzionario, administrari-ofizialaren lanpostuan aritu dadin, bera baita puntuaziorik handiena eskuratu duen eta deialdiko baldintza guztiak betetzen dituen izangaia.
Izendapen proposamena 2026ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an, eta 30 egun naturaleko epea eman zitzaion deialdiaren oinarrietan adierazitako dokumentazioa aurkezteko.
Agiriak aurkeztu ostean, bidezkoa da Raquel Serrano Arriazu izendatzea Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasuneko funtzionario, administrari-ofizialaren lanpostuan aritu dadin; izan ere, bera da puntuaziorik handiena eskuratu duen eta deialdiko baldintza guztiak betetzen dituen izangaia.
Horrenbestez, eta kontuan harturik honako hauetan xedatutakoa: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikulua (lege horrek arautzen ditu toki-araubidearen oinarriak),
EBAZTEN DUT:
1.–Raquel Serrano Arriazu izendatzea Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunaren funtzionario, administrari-ofizialaren lanpostuan aritu dadin.
2.–Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du plazaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean plazaren jabetza hartzen ez badu, Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasuneko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3.–Ebazpen hau jakinaraztea Raquel Serrano Arriazuri, eta agintzea izendapen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan.
4.–Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta argitaratzen denetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, gaia noren eskumenekoa den, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.
Monteagudon, 2026ko urriaren 16an.–Batasuneko burua, Marisa Jiménez Tarazona.
Iragarkiaren kodea: L2613645