222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

26-01445 gora jotzeko errekurtsoa, oposizio bidez udaltzain-agentearen plaza bat betetzeko deialdiaren erabaki baten kontra. Erabaki horren bidez, alegazioak ezetsi eta proba fisikoen behin betiko emaitzak onesten dira

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2026ko urriaren 2ko probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zaio Xabier Sagardoy Ortegak 26-01445 gora jotzeko errekurtso jarri duela, kontra egiten diona Tafallako Udaleko kalifikazio-epaimahaiak 2026ko ekainaren 11n hartutako erabaki bati. Horren bidez, eta udaltzain-agentearen plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren barnean, alde batetik, ezetsi ziren deialdiaren kontra jarritako alegazioak, eta, bestetik, onetsi ziren proba fisikoen behin betiko emaitzak.

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen (Iruñeko Iturrama kalea 10), interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1900 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluari (erregelamenduak aipatutako foru lege hori garatzen du toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera.

Tafallan, 2026ko azaroaren 3an.–Udal-idazkaria, Javier Asensio Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2614229