1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
332E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatuta, Iñigo Villanueva Ceberio jauna, Basoak Lehengoratzeko Bulegoko burua.
Iñigo Villanueva Ceberio jaunak, Basoak Lehengoratzeko Bulegoko buruak, adierazi du uko egiten diola bitarte baterako betetzen ari zen burutzari, bertan sei urtez aritu ondoren. Merezimendu-lehiaketaren bidez eskuratu zuen burutza hori (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 1273/2019 Ebazpena).
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatuta, Iñigo Villanueva Ceberio jauna, Basoak Lehengoratzeko Bulegoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko urriaren 27tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariari eta Langileria Bulegoari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko urriaren 27an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2614060