222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORKOIEN

26/01547 gora jotzeko errekurtsoa, 2026ko lan publikoaren eskaintza onesteari buruzkoa

José Ignacio Ropero Sánchezek, langileen ordezkariak, 26/01547 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, Orkoiengo Udalak 2026ko ekainaren 19an emandako 489/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi zen, hain zuzen, alkateak 2026ko maiatzaren 12an eman zuen eta 2026ko lan publikoaren eskaintza onesten zuen ebazpenaren kontra jarritako errekurtsoa.

Espedientean interesa izan dezaketen guztiei aditzera ematen zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.

Orkoienen, 2026ko urriaren 15ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2613501