222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Oposizio-lehiaketa, arkitekto teknikoaren (aparejadorea) plaza bat betetzeko Izendapena

2026ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 24an, deialdi bat argitaratu zen arkitekto teknikoaren (aparejadorea) plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Berriobeitiko Udalean aritzeko. Hautaprobak egin ondoan, kalifikazio-epaimahaiak 2026ko urriaren 8an egindako proposamenarekin bat, eta 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa betez (foru-dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten du), Berriobeitiko Udalak, Alkatetzaren 2026ko urriaren 16ko 1416. Ebazpenaren bidez, Laura Luis Soto izendatu zuen Udaleko arkitekto tekniko (aparejadorea), funtzionarioen araubidean, plantilla organikoko 52. plaza betetzeko.

Aipatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du plazaz, izendapen hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Epe horretan plazaz jabetu ezean, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, eskubide guztiak galduko ditu toki-erakunde honetako funtzionario izateko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da honako hauek aurkez daitezkeela egintza honen aurka:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Berriobeitin, 2026ko urriaren 16an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2613647