1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1159E/2026 EBAZPENA, urriaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ondoriorik gabe uzten baita Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 1092E/2026 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, erabaki zen dirulaguntza-deialdi bat onestea 2027an baso-aprobetxamenduetara, baso-lanetara, baso-zerbitzuetara eta lehen eraldaketara bideratutako baso-inbertsio produktiboetarako (NPEPEren 6883 esku-hartzea).
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 1092E/2026 Ebazpenaren bidez, erabaki zen dirulaguntza-deialdi bat onestea 2027an baso-aprobetxamenduetara, baso-lanetara, baso-zerbitzuetara eta lehen eraldaketara bideratutako baso-inbertsio produktiboetarako (NPEPEren 6883 esku-hartzea).
Zenbait akats atzeman dira ebazpen horretan, eta, argitaratu ez denez, bidezkoa da ondoriorik gabe uztea.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriak emandako eskumenei jarraikiz,
EBAZTEN DUT:
1. Ondoriorik gabe uztea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 1092E/2026 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, erabaki zen dirulaguntza-deialdi bat onestea 2027an baso-aprobetxamenduetara, baso-lanetara, baso-zerbitzuetara eta lehen eraldaketara bideratutako baso-inbertsio produktiboetarako (NPEPEren 6883 esku-hartzea).
2. Ebazpen hau Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Aferetarako Bulegora eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko Baso-suteen Prebentziorako eta Plan Estrategikoetako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko urriaren 6an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2613812