1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
396E/2026 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 315E/2026 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, 2026ko deialdia onetsi zen, bai eta oinarri arautzaileak ere, 2023-2027 NPEaren Programa Estrategikoaren esparruan, "Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntza. Lurrak ureztalur bihurtzea" izeneko dirulaguntza emateko.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEaren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen baita, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dira. Bada, haren 73. eta 74. artikuluetan, inbertsioetarako laguntzak jasotzen dira.
Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 315E/2026 Ebazpenaren bidez, 2026ko deialdia onetsi zen, bai eta oinarri arautzaileak ere, 2023-2027 NPEaren Programa Estrategikoaren esparruan, "Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntza. Lurrak ureztalur bihurtzea" izeneko dirulaguntza emateko.
Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2026ko urriaren 9an, eta deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera hasi zen laguntza eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 30ean amaitzen zen. Nolanahi ere, epe horrek bat egiten du Nekazaritza Ustiategien Erregistroa egiten ari den prozesu batekin, hots, nekazaritzako ustiategiak berriro katalogatzeko prozesuarekin. Ondorioz, onuradunek zailtasunak izanen dituzte laguntza eskaerak aurkezteko.
Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak proposatzen du eskaerak aurkezteko epea luzatzea; hain zuzen ere, 2026ko abenduaren 22ra arte.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 315E/2026 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarri arautzaileen 12. oinarriko 1. apartatua (ebazpen horren bidez, 2026ko deialdia onetsi zen, bai eta oinarri arautzaileak ere, 2023-2027 NPEaren Programa Estrategikoaren esparruan, "Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntza. Lurrak ureztalur bihurtzea" izeneko dirulaguntza emateko). Honela geldituko da idatzirik:
"1. Eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasiko da, eta 2026ko abenduaren 22an amaituko".
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko urriaren 21ean.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.
Iragarkiaren kodea: F2613776