222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

7032E/2026 EBAZPENA, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira, alde batetik, maiatzaren 6ko 432/2026 Ebazpena, Osasun Departamentuak ikerketa proiektuak sustatzeko 2026ko dirulaguntza-deialdia onesten duena, eta, bestetik, ekainaren 15eko 392E/2026 Ebazpena, finantzaketa emateko deialdi bat onesten duena 2026. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroen ikerketa lana areagotzeko.

2026ko ekainaren 2an, Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 432/2026 Ebazpena argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (106. zk.). Ebazpen horren bidez, Osasun Departamentuak ikerketa proiektuak sustatzeko 2026ko dirulaguntza-deialdia onetsi zen.

Deialdi horren I. eranskineko 10. oinarri arautzailean zehazten da Balorazio Estrategikoko Batzorde Teknikoaren osaera. Batzorde horren eginkizun nagusia da, kanpoko entitate batek dirulaguntza-eskaera onartuen balorazio zientifiko-tekniko bat egin ondoren, horien egokitasun estrategikoa baloratzea, eta irizpena ematea, instrukzio organoak ebazpen proposamena egin dezan.

Horrez gain, 2026ko uztailaren 10ean, Osasuneko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 392E/2026 Ebazpena argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (134. zk.). Ebazpen horren bidez, finantzaketa emateko deialdi bat onetsi zen 2026. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroen ikerketa lana areagotzeko.

Deialdi horrek I. eranskineko 8 oinarrian ezartzen du nork osatuko duen ebaluazio batzorde teknikoa, zeinaren eginkizun nagusia izanen baita aurkeztutako eskaerak baloratzea eta irizpen bat ematea, instrukzio organoak ebazpen proposamena egin dezan.

Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendariaren 2026ko urriaren 2ko txostenean, proposatzen da batzorde tekniko horietan Edurne Ilarregui Merino andreak ordezkatzea Ana Chocarro Resano andrea, bi deialdien organo kudeatzailearen egituran izandako aldaketa baten ondorioz, eta beste kide bat gehitzea deialdien Ebaluazio Batzordeari, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 14 g) artikuluan eskatutakoa betetzeko, non exijitzen baita dirulaguntzaren kudeaketarekin lotutako gutxienez hiru pertsonak osatzea batzordea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak eta Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuaren 8.t) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 432/2026 Ebazpena aldatzea, hots, Osasun Departamentuak ikerketa proiektuak sustatzeko 2026ko dirulaguntza-deialdia onetsi zuena. Horrenbestez, I. eranskineko 10. oinarri arautzaileak testu hau izanen du:

"Proiektuei dirulaguntza emateko proposamena duen irizpen bat igortzeko, ebaluazio bikoitza eginen da. Alde batetik, kanpoko entitate batek balorazio zientifiko-tekniko bat eginen du, eta beste entitate batek egokitasun estrategikoaren ebaluazio bat eginen du; hain zuzen ere, azken hori Balorazio Estrategikoko Batzorde Teknikoak eginen du, eta hauek izanen dira haren kideak:

Batzordeburua: Francisco Javier Garjón Parra jauna. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Medikamentuaren gaineko Aholkularitza eta Informaziorako Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: Laura María Barriuso Lapresa andrea. Osasun Zuzendaritza Nagusiko medikuntza prebentiboko eta osasun publikoko espezialista.

Batzordekideak:

Javier Baquedano Arriazu jauna. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Prestakuntza Ataleko burua.

Nerea Egües Olazábal andrea. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko medikuntza prebentiboko eta osasun publikoko espezialista.

Nerea Gorria Redondo andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Pediatria Zerbitzuko atxikitako haur neurologoa.

Andrea Iriarte Roteta andrea. Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuko erizaina. O-NOZeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza.

Carmen Beorlegui Arteta andrea. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Argitalpen Zientifikoen Bulegoko burua.

María Ederra Sanz andrea. Detekzio Goiztiarraren Ataleko burua. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzua.

Edurne Ilarregui Merino andrea. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Ikerketa Kudeatzeko Bulegoko burua.

Itziar Casado Buesa andrea. Prebentzio-medikuntzako eta osasun publikoko espezialista. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Idazkaria:

María Barrios Madiedo andrea. Osasun Departamentuko Osasun Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko burua.

Ordezkoa: Elena Antoñanzas Baztan andrea. Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria".

2. Osasuneko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 392E/2026 Ebazpena aldatzea, hots, finantzaketa emateko deialdi bat onesten duena 2026. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroen ikerketa lana areagotzeko. Horrenbestez, I. eranskineko 10. oinarri arautzaileak testu hau izanen du:

"Onartzen diren eskaerak batzorde tekniko batek baloratuko ditu, eta, ondoren, irizpen bat emanen du, instrukzio organoak ebazpen proposamena egin dezan.

Batzordea honako hauek osatuko dute:

María Jesús Guembe Suescun andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko burua.

M.ª Ana Mateo Cervera andrea, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Prestakuntza Kudeatzeko Bulegoko burua.

Carmen Beorlegui Arteta andrea, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Argitalpen Zientifikoen Bulegoko burua.

Edurne Ilarregui Merino andrea, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Ikerketa Kudeatzeko Bulegoko burua.

María Barrios Madiedo andrea, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko burua.

Batzordeak onartzen diren eskaeren balorazioa eginen du, II. eranskinean jasotako ebaluazio irizpideen arabera, eta irizpen bat emanen du, eskaerak lehenetsiz lortutako emaitzen arabera".

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau igortzea Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzura, Ikerketa eta Berrikuntza Atalera eta ebaluazio batzorde teknikoetako kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko urriaren 16an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Antonio López Andrés.

Iragarkiaren kodea: F2613720