222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien bostehun eta laurogeita bost plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan, plaza hutsak hautatzeko egintzaren aurka eta betebeharrak frogatzeko epea irekitzeko egintzaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1322/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko administrarien bostehun eta laurogeita bost plaza oposizio bidez betetzeko (deialdi hori 2026ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22koan). Deialdi horren barruan, David Soto Aldaz, Elena Ágreda Wiles eta Andrea Lizaso Villar jaun-andreek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 7ko 2883/2026 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez plaza hutsak hautatzeko egintzarako deialdia egin baitzen eta betebeharrak frogatzeko epea ireki baitzen.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.

Iruñean, 2026ko urriaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2613752